Ikasle-Trukearen Proiektua

 

I.E.S. Burdinibarra BHI (Trapagaran) Bizkaia -

Friedrich Albert Lange Schule (Solingen) Alemania.

 

1. Proiektuaren Edukia eta Antolaketa.

 

            Burdinibarra BHI-k 2003-2004 ikasturtetik parte hartzen du Batxilergo Eleaniztunaren esperimentazioan, zeinetan ikasle batzuek hainbat irakasgai ingelesez egiten dituen. Hirueledun Batxilergoko irakasleek ingelesa erabiltzeko aukerak areagotzea hartzen dute ezinbesteko. Testuinguru horretan, eskolaz kanpoko irteerak ingelesez programatzeaz gain, hasieratik bilatu egin da irakaskuntzan ingelesa erabiltzen duten edo, idealki, ama-hizkuntza ingelesa erabili duten ikastetxeekiko kontaktuak ezartzea.

 

2006-2007 ikasturtetik, Solingen-eko (Alemaniako) Friedrich Albert Lange Schule Institutuarekiko kontaktua eta lan erlazioak ezarri genituenetik, aipaturiko ikastetxe alemaniarrarekiko urteroko ikasle-trukea egin dugu.

 

2. Helburuak eta espero dugun eragina.

 

Ikasle-Trukean ikasle parte-hartzaileentzat

 

Ø  LINGUISTIKOAK

Batxilergo Eleaniztunaren ezaugarriak direla eta, ikasle-trukearen lehentasunezko helburua da hizkuntza ingelesa bere adineko ikasleekin, bai lan akademikorako bai erlazio sozialerako, erabiltzeko aukera ikasleei ematea. Gainera, espero dugu hizkuntza atzerritar berri batera irekitze honek, ingelesaz gain, beste hizkuntza atzerritar batzuk ikasteko interesa piztuko duela.

 

Ø  KULTURALAK

Lurraldeko eta erlazio sozialeko antolaketa desberdineko eskualde europar honetara hurbiltzeak ikasleei aukera emango die familiaren eta gizartearen beste motatako bizitza ezagutzeko;ikasleen perspektibak ere aberastuko ditu eta bertokoa zein kanpokoa baloratzen lagunduko die.

 

Ø  BIZITZARAKO ETA HAZKUNDE PERTSONALERAKOAK

Ikasle-trukearen esperientzia oso aberatsa da trebetasun batzuk garatzeko aukera ematen duelako, hala nola, trebetasun sozialak, bizikidetzarakoak, tolerantzia, arazoei aurre egitekoak,eta beste ohitura eta gizarte erlazio ereduen aldean norberarenak baloratzea.Gure esperientzian, ikasle-trukeak kohesioa, erlazio sozialak eta Institutuaren ikasle taldearen bizikidetasuna izugarri bultzatzen ditu.

 


Irakasleentzat

 

Aurreko esperientziek bermatzen digute irakasleontzat ere ikasle trukeak oso esperientzia interesgarriak direla derrigorrezko ez den beste irakaskuntza eta lan metodoak nola antolatzen diren ezagutzeko aukera ematen digulako. Eta hori beti aberasgarria gertatzen da eta berrikuntza bultzatzen du.

 

Heziketa-komunitate osorako

 

Ikasle atzerritarrak ikastetxean hartzea eskola-komunitate osoarentzat, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat, bai familientzat, bizigarria da. Guztiei abegi ona, malgutasuna eta irekia izateko jarrera garatzea eskatzen die.

 

3. Jarduera programa parte hartzen duten ikasleentzat

 

Trukea baino lehen egiteko jarduerak:

Ø  Herria eta eskualdearen ezagutza zabaltzea.Alemaniako ikastetxeari informazioa bidaltzea.

Ø  Ikasle parte-hartzaileen arteko kontaktuak.

Ø  Gure ikasleek parte hartuko dute ikasle alemaniarrentzako jarduerak antolatzen.

Ø  Familiek eta ikasleek parte hartuko dute Solingen-eko ikasleen harrera prestatzen

 

Trukean zehar egiteko jarduerak

Ø  Bisita kulturalak eta lanekoak Alemanian eta Euskadin:

a)      Jarduera ekonomikoa: meategiak, portua, arrantza, zerbitzuak ...

b)      Ondare historiko-artistikoa: bisitatzen dituzten hiriak: Düsseldorf, Kolonia, Aquisgran, Bonn, Bilbo, Trapagaran, Gernika, Lekeitio, Donostia...

Ø  Lan bilerak ikastetxean, klase eta konferentzia batzuetan parte hartuz.

Ø  Alemanian egunkari bat idaztea.

 

Trukearen ondoren egiteko jarduerak

Ø  Txosten bat idaztea.

Ø  Esperientziak partekatzea.

Ø  Mural bat egitea.

 

            Proiektuak hizkuntza atzerritarrak ikasteari laguntzen dio nabarmen. Ikasleek erabili behar izango dute ingelesa, ez ikasgai gisa soilik, baizik eta erlazio sozialeko hizkuntza bezala ere.

 

            Burdinibarra BHI-ko ikasle gutxik izan dute ingelesa klasekoa ez den beste testuinguru batean erabiltzeko aukera eta, izanez gero, ez da ohikoa bere adineko ikasleekiko harremanak izatea eta iraunkorrak bihur daitezkeen adiskidetasun erlazioak ezartzea.