theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

Ogi apurrak
Egunkariaren edukia

HERRIARI BURUZ

FUNIKULARRATrapagaran udalerria Bizkaiko Meatzaldean kokatuta dago, eta herriaren garapena meatzaritzaren menpe egin zen pasa den mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Erabat loturik zegoen meategien ustiapenarekin, eta hori izan da, hain zuzen ere, Trapagarango garapen ekonomikoa eta soziala markatu duen inguruabarra.

          Inguru honetako biztanleek aspalditik nahastu ohi dituzten arren baserriko jarduerak meategietako lanarekin, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran gertatu zen meategien ustiapenaren benetako “boom”-a. Trianoko lehen meatz-trena inauguratu zenetik 1865 urtean izugarrizko garapena gertatu zen Trapagarango meatzaritzan. Garai honek herriaren norabide historikoa finkatu zuen, bai ikuspegi ekonomikotik, bai ikuspegi sozialetik, sasoi honetan egundoko inmigrazioa jaso zelako, eta haren ondorioz Goiko Aldean (meatze-auzoetan) bizigune berriak sortu ziren. Garai horretakoak dira udalerriak Trianoko mendietan gaur egun dauzkan mugak ere.

 gehiago jakiteko

TRAPAGATIK IBILBIDEAK