theme.kaioa.logo.alt
euskadi.net

Egunkariaren edukia

LIBURU DIGITALAK

 Esteka hauetan hamaika doako liburu elektroniko aurki ditzakezue, gehiengoak 1930 baino lehenago argituratua izan ziren (horrexegatik doakoak dira). ANIMOA ETA EKIN IRAKURKETARI
  • E-bookaren olatua handitzen ari omen denez, eta euskarazko tituluak eskas dabiltzanez, 248 izenburu ePub eta PDF formatuetan hartzeko moduan eskaintzen ditu, Armiarma.com atariko liburu elektronikoak webgunean dohainik eta klik batean irakurgailu elektronikora ekartzeko.

    248 liburu horietatik 190 euskal literaturako klasikoak dira. Gainerako 58ak literatura unibertsaletik euskarara ekarritakoak. Hala, hautatutako erdal idazleen artean William Shakespeare, Miguel de Cervantes, Edgar Alan Poe, Mark Twain, Virginia Wolf edota Tolstoi topa daitezke. Bestalde, euskal idazleen artean Etxepare, Axular, Oihenart, Xaho, Lizardi, Lauhaizeta, Kirikiño edota Mirande irakurri ahal daitezke liburu elektronikoan.

    Bildutako autoreak estilo eta garai oso ezberdinetakoak dira. Modu berean jasotako liburuen generoak ere orotarikoak dira. Hala, horien artean 14 poesia liburu, 56 narratibakoak (ipuin bildumak eta nobelak taldekatzen dira), 39 antzerki-lan edota 28 saiakera topa daitezke, besteak beste.


 
 
  • MEDELLIN MEDIATEKA honetan aske dauden 6000 liburu baino gehiago ZEURE ESKU daude (eta beste errekurtso hezigarriak ere), gehiengoak gaztelaniaz  baina horietako hainbat ingelesez ere aurki ditzakezue.

 

 
  • Biblioteca Digital Ciudad Seva
Cuentos, novelas, teoría, obras de teatro, poemas, ensayos...
  
                                                             
 
gaztelaniaz eta aske  dauden  1700 liburu baino gehiago aurki eta bila ditzakezu, arlo eta egileen arabera sailkaturik.

 
 
LIBURUTEGI LILURAGARRI HORI